martes, 16 de septiembre de 2014

iPhone 6

iPhone 6

           Nire ustez, iPhone 6 mugikorra oso ondo dago egunero erabiltzeko. Nik nahi dudan mugikorrak kamara nahiko on bat izan behar du, argazki eta bideo batzuk ateratzea gustatzen zaidalako eta iPhone 6-ko kamerak 8 megapixel ditu eta kamera frontalak, berriz, 1.2 megapixel. Bideoak 1080 p HD-ko kalitatea dute eta 60 fotograma segunduko ateratzen ditu.

          Gainera, kamara motela dauka eta 240 fotograma segunduko ateratzen ditu 720p-kalitatearekin.




         Horrez gain, gaur egun, leku guztietan mugikorra erablitzen dugu, internet-en sartzeko, jolasteko,.. Eta mugikor honen tamainua handia izatea abantail bat da. iPhone 6-ak 0,69cm-ko lodiera du eta 1334 x 750-ko erresoluzioa HD retina pantaila batekin.


1x1.trans

          Gainera, iPhone berri honek A8 chip-a dauka, 64 bits-ko bigarren generazioko chip bat da. Horrez gain, M8 mugimendu prosezadorea du integratuta eta ,horri esker, egiten duzun aktibitatea (ibili, gidatu,...) neurtzen du. Horrela, zure lokalizazioa hobeagoa da eta bateriak gehiago irauten du M8 prosezadoreak A8 chip-ari lana aurrezten diolako. Bateria potentea dauka eta egun osoan erabil dezakezu arazo barik. Gainera, mugikorra ez baduzu erabiltzen bateriak 10 egun irauten du.

     
          
            Bateriaren iraunketa (ordutan)

1x1.trans

           Niri mugikorrean jolastea gustatzen zait eta iPhone berri honek Metal izeneko teknologia berria dakar, honi esker chip A8-aren eta iOS8-aren errendimentu grafiko itzela lortzen da. Horregatik, grafiko oso detailatuak eta efektu bisual oso onak lortzen dira.


          Internet-en ibiltzeko ere oso ondo dago 4G LTE deskargako abiadura oso arinak dituelako eta LTE bandei esker Internetera munduko leku gehiagotik sartu ahal zara. Wi-Fi konexioa ere 3 bider arinago doa mugikor berri honetan. 

          Gainera, zure mugikorra asalbu egotea nahi baduzu, iPhone 6-ak duen teknologia Touch ID-ari esker, zure atzamarra zure pasahitza bilakatzen du.